Benetako partida baten jarraipena
Beheko taulan, benetako partida bat ikus daiteke hasieratik bukaeraino.
">" botoian klik egiten duzun bakoitzean, jokaldi bat aurreratuko duzu azalpen txiki atekin.
Partida oso bat daukagu 9x9ko taula batean.
Bukaeran beltzak 28 puntu lortu ditu eta zuriak 24 puntu.
Gainera hildako harriak ere zenbatzen dira: beltzak harri zuri bat harrapatu du, beraz puntu bat gehiago dauka.
Azkenean beltzak 5 puntugatik irabazi du.
Partida honetan hasieratik beltzak ezkerraldea kontrolatu du eta zuriak eskumaldea ... partida modu baketsu batean bukatu da.
Esan daiteke GO partekatzen den joku bat dela.
Hurrengo partida ernagarriagoa da!
Ez zaitez gehiegi kezkatu gertatzen den guztia ez baduzu ulertzen.
Aurreko partidan bi aldeak libre zeuden lurraldeak inguratzen saiatu dira.
Honetan berriz, hasiera hasieratik borroka bizia ikusi dugu. Azkenean beltzak goi-eskumaldea eta behe-ezkerraldea bereganatu du. Zuriak behe-eskumaldea eta goi-ezkerraldea.
Zuriak 18 puntu ditu eta beltzak 12.
Lurradeaz gain, beltzak 2 harri zuri harrapatu ditu eta zuriak 7 harri beltz.
Kontutan hartu goi-ezkerraldean dauden bi harri beltzak hiltzat eman ditugula. Ez daukate bizitza propiorik (begiak).
Zuriak ez ditu harri hoiek zertan harrapatu behar C9an jartzen.
Partida bukatzerakoan taulatik kendu ditzake harrapatutako harriak izango balira.
Azkenean hauxe da emaitza:
- Beltza: 14 - 7 = 7 puntu
- Zuria: 18 - 2 = 16 puntu
Beraz zuriak 9 puntugatik irabazi du.
Beste GO partidatxo bat Tel's Go Notesen ikusgai badago. Azalpenak ingelesez daude.
<< Atzera << >> Aurrera >>