GO ikasteko bide interaktiboa

Harrapatu ezin diren harriak - 2 Begien garrantzia!


Beltzaren paradisua berriz ere. Zuriak ez dizu inolako oztoporik jarriko.

Dena den, kontuz debekatutako posizioekin.


Harrapatu ezin diren harriak

Aurreko adibidean ikusi duzun bezala, harri multzo handiak ere harrapatu daitezke behin inguratuta daudenean.

Adibidez, beheko irudian, harri beltzak guztiz inguratuta daude. Erdian harri zuri bakar bat jarriz gero, akabo!


Baina zer gertatzen da beheko adibide berri honetan?

Zuriak ezin izango du harri beltzen multzoa harrapatu, nahiz eta guztiz inguratuta egon. Zuriak 2 harri jarri beharko lituzke beltza harrapatzeko, baina biak debekatutako posizioak dira, harri beltzez inguratuta daudelako.

Beraz horrelako bi zulo dauzkaten formak ezin dira harrapatu. Forma hauek bizirik daudela esaten dugu. Eta zulo hoiek guretzako begiak izango dira aurrerantzean.


Beltzaren paradisua berriz ere.

Harrapatu ahal dituzu?

Ezetz esango nuke! aurreko forma guzti horiek bizirik daude bi begi dituztelako.



<< Atzera <<   >> Aurrera >>