Ko (betikotasuna)
Ko izeneko beste arau bat ikasiko dugu oraingoan (Japoniarraz "betikotasuna" da bere esanahia)
Hauxe da Go jokoan ikasiko dugun azken araua. Orrialde hau irakurriz gero, Go jokuaren arau guztiak jakingo dituzu.
Koaren araua orain arte ikusitako beste arauak baino konplikatuagoa da.
Zorte on!
Harri zuri bat Atarian dago. Harrapatu ezazu!
Ba al daukazu? Orain, ikusi ezazu taula arretaz.
Jarri berri duzun harri beltza Atarian dago!
ematen du zuriak berriz harrapatu dezakela ...
Zer gertatuko litzateke zuriak berriz harrapatuko balu?
Lehengo egoera berdinera itzuliko ginateke.
Zuriak eta beltzak bizitza osoa eman dezakete bata besteari harri berdina harrapatzen!
Hau ekiditzeko, aurreko egoera berdinera eramaten gaituzten mugimenduak debekatuta daude.
Kontzeptu honi Ko deitzen diogu.
Aurreko taulan zurien harriak era jarri ditzakezu. Saiatu zaitez erdiko harri beltza harrapatzen.
Illegal(Ko) mezua ikusiko duzu.
Posiblea al da inoiz harri beltza harrapatzea?
Erantzuna Baiezkoa da, baina lehenik eta behin zuriak beste leku batean jarri behar du harri bat.
Era honetan taularen egoera aldatuko da eta hurrengo mugimendu batean harri beltza harrapatu dezake.
Ko egoeran dagoen harria harrapatu ahal izateko, lehenik eta behin harri bat jarri behar dugu taularen beste leku batean.
Aurreko adibidean, jarri ezazu harri zuri bat taularen beste edozein tokitan.
Era berean, jarri ezazu beste harri beltz bat taularen edozin tokitan.
Orain zuriaren txanda da berriz. Orain, Ko egoeran zegoen harri beltza harrapatu ahal izango duzu. Saiatu zaitez!
Beltzaren txanda da orain. Erdiko harri zuria Atarian dago, baina oraintsu ikasi dugun bezala harri hori Ko egoeran dago eta ezin izango dugu harrapatu taularen beste edozein toki batean jarri arte.
Aurreko taulan Koaren araua praktikatu dezakezu.
"Undo" botoian klik eginez gero, jarritako azken harria kenduko duzu.
"Reset" botoian klik eginez gero, taula hasierako egoeran jarriko duzu.
Benetako borroka batean, nola azaltzen zaigu Ko egoera?
Begiratu ezkerreko taula. Goiko bost harri beltzeko multzoa hiltzear dago.
Beltzaren txanda da. E8an jarrita harri zuria harrapatu ezazu.
Ko borroka hasi berria da!
Orain bost harri zuriak arriskuan daude eta zuriak ezin du harri beltza harrapatu D8an jarrita, Ko arauak debekatzen duelako.
Beraz, beltzari min egiten dion toki batean jartzen du ... E2an adibidez.
Beltzak E1ean jarri behar du derrigor ... bestela zortzi harri galdu ditzake!
Orain zuriaren txanda da. D8an jarriz gero, aurreko jokaldian Ko egoeran zegoen harria harrapatu dezake.
Beltzak B4an jartzen baldin badu, zuriak A4an erantzun behar dio derrigor ... berriz ere goiko Ko egoera apurtu egin da, eta beltzak E8an jarriz gero, harri zuria harrapatu dezake.
Tira-bira honi Ko borroka deitzen diogu.
Bietariko batek arerioaren bost harriak harrapatzen dituenean Ko borroka bukatuko da.
Borroka hau galtzen duenentzako bost harriko galera, galera haundia da.
Dena den, taularen beste lekuren batean bi harri ondo jarriz gero, lurralde asko irabazi dezake.
Garrantzitsua: Ko borroka irabazteko, mehatsu on bat bilatu taularen beste toki batetan. Arerioak mehatsuari erantzuten baldin badio, Ko borrokak jarraituko du aurrera.
Arerioak mehatsua arbudiatzen baldin badu, bi harri jarri ditzakezu jarraieran zure arerioak Ko borroka irabazten duen bitartean.
Ko borrokak korapilatsuak dira taula osoan mugimendu estrategiko ezberdinak parte hartzen dutelako.
Hasiberriak behintzat gogoratu aurreko egoera berdinera eramaten gaituzten mugimenduak debekatuta daudela.
Animazio hau Daniel Dheaudi ezker ikus dezakegu
Ko arauak etengabeko egoera hau ekiditzen du.
Ko arauak aukerak murrizten dizkigu baina jokua askoz nahigarriago bihurtzen du.
<< Atzera << >> Aurrera >>