Kakari eta Shimari - izkinak baliagarriak dira
Hasieran nola jolastu behar den ikasiko dugu orrialde honetan.
Ezkerreko 13x13ko taulan, benetako joku bat nola hasten den ikus dezakegu.
Next botoian klik egin aurrera egiteko. Undo atzera egiteko.
Hasteko, biak izkinetatik oso gertu jartzen dute.
Beltzak bere lehen harria jarri duen lekuari 3-3 puntua (edo san-san) deitzen zaio. Ertzatik kontatzen badugu, bai bertikalki eta bai horizontalki 3. lerroan kokatuta dago. Puntu honek izkinaren kontrola ematen digu.
Hurrengo mugimenduan zuriak ere 3-3 puntuan jartzen du.
Beltzaren hurrengo mugimenduari 4-4 puntua (edo hoshi) deitzen zaio. Puntu honek 3-3 puntua baino lurralde handiagoa inguratzen du izkinan, baina errazago erasotu daiteke ere, hutsune gehiago daudelako bera eta ertzaren artean.
Zuriaren 4. mugimendua ezaguna da ere.
Taularen edozein lekutan jarri dezakezu (baimena dagoen heinean), baina normalean, partida hasieran izkinetatik hasten gara, ertzetara joateko, eta oso gutxitan erdikaldean jartzen dugu.
Izkinak lurraldea egiteko lekurik hoberenak direla jakinda, ez genuke inoiz M2 edo N1 motatako mugimenduak egin behar ... lurralde txikiegia lortuke genuke !!
Aurrekoarekin jarraituz ...
5. mugimenduan, beltzak behe-ezkerreko aldea indartzen du F3an. Mota honetako mugimenduei Shimari (edo ixte mugimenduak) deitzen zaie.
Hurrengo mugimenduak zuriak ere bere behe-eskuma indartzen du, beste mota bateko shimari batekin.
Hurrengoan beltzak zuriaren harri batetik gertu jartzen du (J10). Zuriak mugimendu honi kasurik egiten ez badio, beltzak izkina inbaditu dezake, adibidez L11an jartzen. Mota honetako mugimenduari Kakari (erasotzen) deitzen zaio.
Hurrengoan zuriak harri beltza "ikutzen" du J11an erasoari erantzuteko. Honen ostean bakoitzak bere burua indartzen du (K11 eta G10an).
Zuriak ikusi du ezkerralde osoa beltzarena dela ematen duela. Ezkerraldearen erdian harri bat jartzen du hori ekiditzeko. Mugimendu hauei Uchikomi (inbaditzen) deitzen zaie - bide batez, ez da beharrezkoa hitz Japoniar guzti hauek gogoratzea !!
Joku bat nola hasten den adibidea izan da hau.
Gogoratu Go konpartitu behar den joku bat dela - ezinezkoa da dena zuretzat izatea.
Handinahia bazara, askotan amore eman behar duzu, sakrifikatu, barkamenak eskatu, ...
Erasotzaileegia bazara, dena galduko duzu!
<< Atzera << >> Aurrera >>