GO ikasteko bide interaktiboa

Debekatutako posizioak

Taularen ia edozein tokitan jarri dezakezu zure harria ...

... baina zenbait egoera berezitan debekatuta izango duzu.


Go Taula - Debekatutako posizioa

A batekin markatutako posizioan beltzak ezin du bere harria jarri (zuriak bai)

Beltzak posizio horretan jarriko balu, harri zuriz inguratuta geldituko litzateke.

Bere buruaz beste egitearena debekatuta dago.


Go Taula - Debekatutako posizioa

Kasu honetan beltzak B posizioan jarri dezake.

B posizioan jarriz gero, eskumako eta azpiko harri zuriak inguratuta eta harrapatuta geldituko lirateke.



<< Atzera <<   >> Aurrera >>