GO ikasteko bide interaktiboa

Bukaera gertu dago

Taula osoa jada inguratuta dagoenean eta beraz jokua bukatzear dagoenean, bakoitzaren lurraldearen mugak ondo zehaztu behar ditugu.

Saiatu behar gara mugak gure arerioaren lurralderuntz ahalik eta gehien bultzatzen, gure lurraldea zabaltzeko eta berea txikitzeko helburuarekin.


Ondorengo adibidean beltzak ezkerraldea dauka eta zuriak eskumaldea.
Dena den, zenbait lekutan mugak ez daude batere garbi zehaztuta.

Non atera dezakegu etekinik handiena?


Beste adibide honetan beltzak ezkerraldea dauka eta zuriak eskumaldea. Jokua ia bukatuta dago.
Baina erne ibili bukatu arte!

Zuriak D1ean jarri berri du.
Bere jokaldia arbudiatzen baduzu, zure lurraldea pikutara joan daiteke.



<< Atzera <<   >> Aurrera >>