GO ikasteko bide interaktiboa

Defendatzen

Orain badakizu arerioak erraz moztu ditzakela zure lotura diagonalak.

Dena den, lotura hoiek ere defendatu ditzakezu.

Adibide honetan zuriak F6an mozten badu, bi harri beltzak egoera larrian geratuko lirateke.

Beltzak bere burua defendatu behar du mozketaren arriskua aurreikusten.

Jarritako harri honi lotura deitzen diogu.


Ezkerreko taulan beltzak F6an bere harriak lotzen ditu. Lotura zuzena deitzen zaio.


Ondorengo adibidean ikusten dena zeharkako lotura da (batzutan ere lotura zintzilik deitzen zaiola).

Zuriak F6an jarri dezake baina alferrik izango litzateke, beltzak F5ean jarriko zukeelako.

Ziurtatu dezakezu taularen gainean harriak jartzen.

Beraz aurreko bi harriak birtualki lotuta daude.

Mota honetako lotura, lotura zuzena baino hobeagoa emoten du.

Zeharkako loturak ondo erabiltzen ikasten duzunean, hasiberria izateari utziko diozu.


Ezkerreko taulan beltzak E5ean eta F4an mozketaren arriskuan dago. Pentsatu genezake bietatik bat moztuta izango dela...

Baina badago jokaldi bat bi puntuak aldi berean defendatzeko!!

Frogatu ezazu F5ean jartzen.

Orain zuriak ezin du ez E5ean ez F4an jarri.
F5ean zeharkako lotura bikoitza sortu dugu.

Lotura honen forma dela eta, tronpetaren lotura ere deitzen zaio.



<< Atzera <<   >> Aurrera >>