GO ikasteko bide interaktiboa

Partidaren bukaera

Orrialde honetan partida noiz bukatzen den eta nola zenbakitzen den ikasiko duzu 5x5 neurriko taulekin.


GO taula

Bakoitzak 5 harri jarri ditu eta jokua bukatutzat ematen da.

Beltzak 5 puntu ditu ezkerraldean eta zuriak 10 puntu ditu eskumaldean.

Beraz, zuriak 5 puntugatik irabazi du.

Gogoratu jarritako harriak ez dutela zenbatzen lurralde bezala.


GO taula

Jokua bukatutzat ematen da bi jokalariak paso egiten dutenean bata bestearen ostean, harri gehiagorik jarri nahi ez dutelako.

Goiko partida zergaitik bukatu da?

Beltzak zuriaren lurraldean harri bat jartzen badu (ikusi ezkerrean) erraz ikusten da ez daukala etorkizun askorik. Beraz beltzak paso egin behar du.


GO taula

Eta zer gertatzen da zure lurraldean harri bat jartzen baduzu?

... ba zure lurraldea txikitzen duzula eta puntu bat kentzen diozula zure buruari !!

Oharra: zenbait kasutan zure lurraldean harriak jartzea beharrekoa da, arerioak egin ditzazkeen erasoetaz babesteko.


GO taula

Kasu honetan ere partida bukatutzat ematen da.
Beltzak 5 puntu ditu eta zuriak 6 puntu - zuriak puntu bategatik irabazten du.

Zer gertatzen da erdian dauden 2 puntu hoiekin? Puntu haueri "Dame" deitzen zaie - zonalde neutroa - puntu hauek ez dira inorenak.

Posiblea da puntu hoietan harri bat jartzea, baina ez duzu punturik irabazteko aukerarik.


Noiz bukatzen da partida?



<< Atzera <<   >> Aurrera >>