GO ikasteko bide interaktiboa

50 Kyu Ariketak

Atari egoeran dauden arerioaren harriak harrapatu!

Taularen gainean klik egin dezakezu arerioaren harriak harrapatzeko.

txarto hitza agertzen baldin bada, "retry" aukeratu eta berriz saiatu ondo mezua agertu arte.

Hamen 9 x 9 neurriko taula erabili dugu. Normalean 19 x 19 ko taula erabiltzen da, baina hasieran ikasteko taula txikiak hobeagoak dira.


Beltzaren txanda da. Atarian dagoen harria harrapatu.

Ezkerreko irudia ez baduzu ikusten, eta zure nabigatzaileak Java ulertzen baldin badu, saiatu ondorengoa egiten:

Internet Explorer erabiltzaileak: Birkargatu botoian klik egin Ctrl tekla sakatzen duzun bitartean

Netscape/Mozilla erabiltzaileak: Birkargatu botoian klik egin Shift tekla sakatzen duzun bitartean


Beltzaren txanda da. Bi harri zuri atarian daude. Harrapatu itzazu harri bakarra jartzen!


Beltzaren txanda da. Nahiz eta inguruan beste harri zuri batzuk egon, harri zuria berdin harrapatu dezakezu.


Aurreko ariketak errepika itzazu, guztiz ulertu arte.

Ondo ulertu ezkero, gutxienez 50 Kyuko maila daukazula ziurtatzen dizut - nire maila-sistema pertsonalean existitzen duen mailarik txikiena :)

Go maila ezberdinei buruz

Go amateurrean 30 kyu mailarik txikiena izaten da. Zenbat eta kyu txikiagoa izan, jokalariaren maila hobeagoa izango da.

Kyu bateko maila gaindikuz gero, Dan bateko maila dator. Zenbat eta maila hobeagoa izan, dan gehiago izango zenuke.

Dan mailako jokalariak, oso jokalari onak dira



<< Atzera <<   >> Aurrera >>