GO ikasteko bide interaktiboa

44 Kyu Ariketak

Egin itzazu bi Begi


Oraingoan beltza guztiz inguratuta dago. Zer egin beharko luke?

Beltzak naiz eta hiru hutsune izan bere formaren barruan, begi bakarra dauka.

Beharrezkoa da bi begi egitea bizirik irauteko. Horretarako hutsunearen erdian harri beltza jarri daiteke.

Leku horretan jartzen ez badugu, zuriak jarri dezake eta gure forma harrapatuta geldituko litzateke laster batean.

Esaera zaharrak dioenez, Zure "hil edo biziko" puntua, zure arerioarenak ere bada.


Nola zatikatuko zenuke beheko hutsunea?

Ikusten duzun bezala, lurralde txikia baldin baduzu, gorriak ikusi dezakezu.

Saiatu zaitez ahalik eta lurralde handien egiten.


Eta beheko kasu honetan zer?

Go taula - Bizirik

Kasu honetan zatiketarik egitea ez da beharrezkoa.

Zuriak an jartzen baldin badu, bn jarri dezakegu.

Zuriak bn jarriz gero, gu an.

Beraz beti izango dugu bi begi egiteko aukera, nahiz eta zuriak gure formaren barruan harri bat jarri.

Dena den, zuriaren erasoa arbudiatzen baldin badugu ... zuriak an eta bn jarri dezake eta gureak egingo luke !!



<< Atzera <<   >> Aurrera >>