GO ikasteko bide interaktiboa

Puntu Bateko Jauzia

Zuriak eta beltzak elkarri erasotzen ez daudenean, non kokatu behar ditugu gure harriak?

Zure kokapena indartzeko momenturik egokiena da hau, etorkizuneko burruka prestatu edo ta lurraldea zureganatzeko.

Go taula

Mugimendu hau (D5) Puntu Bateko Jauzia da (edo Ikken tobi).

D5ean jarritako harria D3arekin ia lotuta dago. Hortaz, mugimentu hau helburu desberdinekin egin daiteke; erasoan, defendatzen edo ihes egiten.

Beste Go esaera zaharra: Puntu Bateko Jauzia ez da inoiz mugimendu txarra.

Ez dakizunean zer mugitu, Puntu Bateko Jauzia beti izango da aukera ona.


Go taula

Zure harri batetik gertu harri zuri bat kartzen dutenean, Puntu Bateko Jauzia gomendio ona da.

Mugimentu horrek zure harria defendatuko luke C3an, ezkerreko aldean lurraldea lortzen duzun bitartean.


Go taula

Zuriak E3an egindako erasoa kontutan hartzen ez baduzu eta beste garrantzirik gabeko leku batean jolasten baduzu (G7an adibidez), C3an daukazun harria bi aldeetatik erasotu ahal izango dute.


<< Atzera <<   >> Aurrera >>